Sopela aiztak

“Dena egiteke dagoela” salatu du mugimendu feministak Sopelan

Mobilizazioak izan dira herrian mugimendu feministak deituta, emakumeen aurkako indarkeria salatzeko egunean

«Dena dago esanda eta dena dago egiteke! Zuen biolentziari guk, autodefentsa feminista!». Mezu horrekin amaitu du elkarretaratzea AISTAK Sopelako talde feministak. 17:00etan jarria zuten hitzordua udaletxe plazan eta ondoren, Euskal Herriko Mugimendu Feministarekin bat eginik, Bilboko deialdira batu dira.

Sopelako Udalak berriz, bideo mappinga egin du udaletxean. Irudi eta animazioak eraikinetan proiektatuz. 19:30etan izan da elkarretaratzea.

Lau emakume erail ditu indarkeria matxistak 2019an Euskal Herrian. AISTAK talde feministaren arabera, «hilketa da indarkeria matxistaren adierazpen behinena, baina, hortik gora infinituak dira gainontzekoak». Horiek salatzeko bideo bat zabaldu dute aste honetan zehar sareen bidez.

Ikusi BIDEOA: https://youtu.be/gOcJCTogNXM

 

468 Ikustaldiak
Partekatu: