Helburua beteta, zapore garratzez

 

Abenduak 14an jokatu zuten euskal ligarako igoera sopelako emakumezko juniorrek. Ezin izan zuten partida irabazi, baina gogor borrokatu zuten

Ametsa finalerdietaraino iritsi zen. Sopeloztarrek oso gogotsu hasi zuten partida eta 7 minututan 9 puntuko errenta lortu zuten. Baina, Nadiaren bigarren falta pertsonalak erasoan beheraldi bat ekarri zuen. Jokalari gutxik hartzen baitzuten uztai aldera joateko ardura, eta Unamunokoak  horretaz baliatu ziren partida berdintzeko. 

Erasoan Libe ausart ibili zen eta Leire Alonsok defentsa ona gidatu zuen. Ugeragak partidari eusteko aukera izan zuten, erasoan motel aritu arren, eta Nadiaren bozina gaineko hiruko batek puntu bateko aldea eman zien kostaldekoei.

Atsedenaldiaren ostean, defensa baino eraso gehiago izan ziren eta Ugeragakoek 7 puntuko aldea hartu zuten berriro Nadiaren hiruko berri bati esker. Hala ere, Nadiaren hirugarren faltaren ostean, 11 eta 3ko partzial berri batek aurretik jarri zituen bilbotarrak.

Azken laurdenean, jokalari bisitariek erasoan huts egin zuten. Etxekoek lanak ondo  eginda balantza Bilbo aldera makurrarazi zuten, azken minutu zirraragarrietan.

Sopeloztarrek bikain bukatu dute lehen fasea. Helburua beteta. Nahiz eta Euskal Ligak itxaron beharko duen.

 

449 Ikustaldiak
Partekatu: