“Gure kaleak” argazki erakusketa Kurtzio Kultur Etxean

Uribe Kostako argazkigintza zale talde bat sortzeko ekimena 2018ko azaroan jarri zen abian, etorkizunean elkarte bihurtzeko asmoz. Gaur egun, talde hau finkatu da eta Sopelan du bilgunea, hain zuzen ere, herriko hainbat jardueratan parte hartu du. Horren adibideak ditugu iazko San Pedro jaietan antolatu zuten “Argazki Rallya” edo Sopela Kosta Fest ospatzen zen bitartean Instagram txapelketa. Orain, otsailean zehar, “Gure kaleak” izeneko argazki erakusketa bat antolatu dute Kurtzio Kultur Etxean guztion gozamenerako eta Sopelako Lurren tabernan erakusketa honen zabalpen txiki bat egongo da.

Anderrekin izan gara, taldeko partaidea, taldea hobeto ezagutzeko asmoz

Kaixo Ander, hasteko: zer konta diezagukezu talde honetaz?
Taldean, gaur egun 14 kide gara; baina egunerokoan 10 lagun biltzen gara eta mantentzen ditugu ohiko jarduerak. Taldea homogeneo samar da, alegia, gure artean argazki-gustu eta maila zeharo ezberdinak daude.  Argazkigintzak elkartu eta batu gaitu gure ezberdintasunen gainetik.

Zein da zuen jarduera? Maiztasunez biltzen zarete?
Hilero batzea da ohikoa, beti bigarren asteazkena 19:00etatik 21:00 arte. Horrez gain bat-bateko elkarretaratzeak egiten ditugu ekimen zehatzen bat gauzatzeko. Adibidez, hile honetan, taldekide batek gonbidatu gaitu gauez argazki saio bat egiteko, eta argazki mota hauek nola egiten diren azalduko digu. Beste batean, “argazki makro” egiteko ideia aurkeztu da, edo inguruko Rally batera joateko plana… Kideok askatasun osoz mahairatzen ditugu ekarpenak eta nahi, ahal edo interesa duenak hartzen du parte.

Kide gehiago hartzeko prest zaudete? Baldintzarik behar?
Zalantzarik gabe! Uribe Kosta argazki taldea guztiz irekia da eta argazkigintza zale guztiek bere txokoa dute. Eta baldintzarik? Bat ere ez. Ez mailarik, ez argazki gustu berezirik. Gainera, partaidetza ere, ez da ezinbestekoa, zera da, ez da ezer gertatzen egun batean ez joateagatik. Bide batez, aukera hau aprobetzatu nahi du jendeak taldean parte har dezan animatzeko, eta nahi izan ezkero idatz diezaguke e-mail honetara  uribekostafotografia@gmail.com  (W.)

752 Ikustaldiak
Partekatu: