Sopela inkesta

Osteiko errepideari bultzada: Urdulizko ospitalearekin lotura Olabide kaletik.

Hainbat urtetan geldirik egon ostean, badirudi Urdulizko Ospitalearekiko lotura Olabide kaletik eta haren jarraipena den Osteiko errepidetik egingo dela. Hain zuzen ere, martxoaren 26ko Udal Osoko Bilkuran 409.549,32 euroko diru aldaketa bat onartu zen lan hau gauzatzeko.

Berriro ere alkatearen kalitate botoa erabakigarria.

Covid-19k eragindako osasun egoeragatik, diru kantitate hau bilkura “telematiko” batean onartu zen. Oraingoan ere berdinketa egon zen bozketan: alde 8 boto (EAJ eta PSE) eta aurka beste 8 (EHBildu eta Elkarrekin-Podemos) eta alkatearen kalitate botoa erabakigarria suertatu zen.

Orain dela gutxi informatu genuen Bareño auzoan aurreikusten den gune komertzialaren “Xehetasun-azterlana”ren onarpenaz. Bozketa hartan DB-TUko zinegotzia (Jon Gerediaga) abstenitu zen eta alkatearen kalitate botoak apurtu zuen berdinketa. Oraingo honetan ez da beharrezkoa izan zinegotzi honen abstentzioa, Jonek lur batzuk baititu gune honetan eta Osteiko egitasmoan aurretiko lurren jabetze batzuk emango dira, ondorioz bateraezintasun arauak ezarriz ezin izan zuen boskarik eman.

Udal osoko bilkura “teklematikoa” baina oso mamitsua

Interesgarria da aipatzea martxoaren 26ko Udalbatza “telematikoa” izan zela, eta horrek esan nahi du aurretiaz ez zirela egin zinegotzien arteko batzorde informatiboak eta plenoan ez zela publikorik egon. Baldintza hauetan sopeloztarrontzat garrantzia handikoak diren bi egitasmo onartu ziren: Osteikoko errepidearen diru kantitaea eta Bareñoko gune komertzialaren “xehetasun-azterlana”.

Osteikoko errepidea: oso gai eztabaidagarria

Urdulizek 2014an bukatu zuen bere errepide zatia, baina bere loturak Sopelarekin eztabaida handia sortu zuen. Sopeloztar asko mobilizatu ziren: elkarretaratzeak, bilkurak, auto-karabanak, mozioak plenoan… Olabide kalearen jarraipena den errepide honek, berez Urdulizko ospitalearekiko lotura nagusia baita, eta Sopelako saihesbiderik gabe, trafikoaren arazoa betikotzen du.

Sopelako udalak, une hartan EHBildu alkatetzan zegoela, Administrazioarekiko auzi-errekurtso jarri zuen errepide honen jarraipena galaraziz eta Udal Idazkaritzak (2014/11/13) egindako txostenean oinarrituz. Txosten horrek, beste argudioren artean zera esaten zuen: “Ezin da eztabaidatu eskualdeko ospitale bat eta bertara sartzeko aukera ematen duten komunikazio sarea ez direla toki sistema bat” (bestela esanda: Ospital batera doan errepide sistema ez da udalaren betebeharra)

Geroago, 2015ean, EAJko Gontzal Hermosillak, alkatetzen zegoela, bertan behera utzi zuen EHBilduk jarritako Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, baina aurreko legelaian Osteiko errepidea “lozorroan” egon zen.

Ematen du, orain “telematikoki”, publikorik gabe eta batzorderik gabe, berrior abian jartzen dela egitasmo hau. (W.)

812 Ikustaldiak
Partekatu: