Nazioarteko Preso Politikoen Egunean, besarkada bat Sopelatik

Apirilaren 17a, Nazioarteko Preso Politikoen Eguna da eta honen arira Sopelako lagun talde batek ondorengo bideoa zabaldu du.

Bizitzen ari garen egoera berezi honetan presoekiko elkartasuna ezin dutenez kalean adierazi, bideo hau grabatzea erabaki dute sopeloztarrok; nolabait etxeetatik elkartasuna, laguntasuna …. adierazteko eta haiekin daudela jakin dezaten.

Egoera normal batean, kartzelan, askatasun barik eta isolamenduan zaila bada ere, egungo egoera askoz zailagoa izaten ari da haientzat: martxotik bisita barik edota egunkariak jaso barik egunerokoan kalearekin daukaten lotura bakarra izanik.

Bi preso Sopeloztar daude. Urko bigarren graduan dago eta berrogeialdiaren ondorioz, kalera irteteko izan dituen baimenak eten egin dizkiote. Sergio erizaintzan dago bizkarreko min handiekin eta froga batzuen zain, baina hau bukatu arte ezin izango dizkiote egin. Egoera hau hasi baino lehen ospitalera eramango zuten, baina dena bertan behera gelditu da.

Egoera berezi honetan, kartzeletako baldintzek eta pairatzen dituzten segurtasun neurri eskasek kutsatzeko arriskua handiagotzen dutela aintzat hartuz, etxera ekar ditzatela exijitzen dute: Uko, Sergio Etxera!!!, Euskal Preso eta iheslariak etxera!!! (W.)

458 Ikustaldiak
Partekatu: