Sopelan: 2020 martxoaren amaieran %10,7 langabezian

Langabezia gora joan da

Datu orokor guztiek horrela ematen zuten aditzera, eta horrela ere suertatu da Sopelan. Sopela.net-ek hiruhilero argitaratzen ditu langabeziaren datuak gure herrian eta oraingo honetan oso egoera berezian bizi gara COVID-19 dela-eta. Sopelan ere, nahiz eta teorian hainbat enpresatan ABEEak ezarri (aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente… erdaraz ERTE) eta horko langileak ez dira zenbatzen langabeziarako, langabezi tasak nabarmen egin du gora martxoan.

%10,7 % langabezia Sopelan: 735 lagun

Une honetan Sopleak % 10,7 langabezia du, 735 bizilagun. Egoera kokatzeko azken hilabete hauetako datuak gogoan izatea ezinbesteko da: 2019. urtearen amaieran (abenduan) gure herrian 637 langabetu zeuden, (%9,4); urtarrilean 630 (%9,1) eta otsailean 654 (%9,5). Beraz martxoan puntu bat baino gehiago hazi da langabeziaren datua. Honez gain, azpimarratu behar da martxoko langabetu gehienak zerbitzu sektorean sortu direla, 556 hain zuzen ere, alegia 4 langabetuetatik 3 zerbitzu alorrekoa da.

Emakume gehiago: % 12; eta adinenekoak

Martxoko 735 langabetu hauetatik, 400 (% 12) emakumeak dira eta 335 (% 9,4) gizonak. Adinari erreparatuz, gizon eta emakume guztien artean, 385 lagunek 45 urtetik gorakoak dira, alegiak langabetuen %52,4.

Kontratazioan prekarietatea nagusi

Hilero, kontratazioan prekarietatea nagusitzen dela esaten badugu, martxoan prekarietatea ia erabateko izan da. Martxoan 156 kontratu sinatu dira, eta hauetatik guztietatik 143 behin behinekoak (tenporalak) izan dira; bakarrik 6 behin betikoak (finkoak) eta aurretiaz zeuden behin behinekoen artean 7 soilik bihurtu dira behin betiko.

Bizkaia eta EAEn

Azaletik aipatuko ditugu Bizkaiko eta EAEko datuak. Bizkaiko langabezia tasa % 13,1ekoa da eta EAEn % 12; Abenduan Bizkaikoa %11,7koa zen eta EAEkoa %10.7.

Bizi garen osasun larrialdi egoera honetan “gakoa ez da ekonomia edo osasuna. Ekonomiari eutsi behar zaio, baina ez pertsonen osasunen kaltetan” (Mertxe Aizpuruak, EHBilduko eleduna Kongresuan)

Datu hauek guztiak Espainiako Ministerio de Empleo y Seguridad Social-ak emandakoak dira.(SEPE, Sevicio Público de Empleo Estatal) eta Euskal Enplegu Zerbitzua LANBIDE (W.)

744 Ikustaldiak
Partekatu: