“Así no abrimos. Horrela ez” diote Sopelako tabernariek

“Así no abrimos. Horrela ez” adierazi dute Sopela eta Larrabasterrako tabernari eta hostalari askok “deseskalada” fase honetan haien tabernak zabaldu ahal izateko bete behar dituzten baldintzak kontutan hartuz.

Zabaldu duten bideo baten bitartez, haien kexa eta aldarrikapen nagusiak adierazi dituzte, “baldintza duinak” eskatuz haien negoziontzat. “Konpensazioak” ere eskatzen dituzte, irekitzeko dauzkate mugak lehundu ahal izateko: zergen gerorapena, EBEE-ak (Erteak) mantentzea eta segurtasun neurriak betetzeko laguntzak, besteak beste.

Osotara 19 tabernaren jabeek hartzen dute parte bideoan eta baldintza hauetan ez dutela zabalduko diote. (W.)

503 Ikustaldiak
Partekatu: