Sopelako jaiak bertan behera

Sopelako udalak herriko jaiak bertan behera uztea erabaki du: San Joan sua, San Pedroak, Karmenak eta Santa Marina. Erabakia bozeramaileen bileran hartu da aho batez bizi den osasun egoera kontutan harturik eta osasun publikoaren aholkuak jarraituz.

Ekarpenak

PNVko bozeramaileak proposatu zuen bi ekitaldi “sinboliko” antolatzea, bata San Pedro egunean eta bestea Karmen egunean. Pandemiaren eboluzioak horretarako aukera ematen badu, EHBilduk proposatu zuen atea irekita uztea udazkenean asteburu bi antolatzeko, bata Sopelan eta bestea Larrabasterran programazio bereziren bat garatuz herritarrei, ostalariei eta herriko elkarteei ondo etor dakiekeelakoan. (W.)

918 Ikustaldiak
Partekatu: