“Egunerokotasunera” itzultzen ari garen honetan, osasun krisiak “lozorroan” izan dituen herriko hainbat gai berriro jorratzen ari dira eta haien artean badago Sopelako ikastetxe publikoek duten leku falta; berez gai larria, larriagoa izan daitekeena irailean, 2010-2021 ikasturtearen hasieran, Covd-19ari aurre egiteko har litezkeen neurrien artean gelako ikasle kopurua murriztea aurreikusten baita.
Hiru proiektu: handitzea eta eraikin berriak
Maiatzaren 22an batzartu zen Sopelako Hezkuntza Mahaia herriko alderdi politikoek aurkeztu dituzten proiektuez sakontzen jarraitzeko eta datorren ikasturtean ikastetxeetan Covid-19ak izan dezakeen eragina baloratzeko. Une honetan 3 egitasmo daude mahai gainean: PNVk egungo Zipiriñe handitzea proposatzen du; EHBilduk eraikin berria egitea Loroño inguruan eta DB-TUk institutu berria eraikitzea Loiolan eta Zipiriñeko etapa batzuk Iberrera lekualdatzea. Sopela.net-ek sakon informatu du hiru proiektu hauetaz (irakurri: ikastetxeen leku arazoak konpontzeko proiektuak Hezkuntza Sailaren esku.)
Hezkuntza Mahai honetan parte hartzen dute Zipiriñe eta Iberreko IGEren ordezkariek, ikastetxe biren zuzendaritzek eta herriko talde politikoek.
Sopelak ere erabaki behar du