Bono laguntzak plaza beltza

Koronabirusari aurre egiteko, Plaza Beltzak, laguntza bonoak

Web gune honetan askotan salatu den moduan, koronabirusak Sopelako herritarrengan eragin larria izan du, baita herriko eragileengan ere, Plaza Beltza Kultur Elkartea esate baterako. Koronabirusak sortutako egoerari aurre egiteko, aste honen hasieran laguntza bonoak atera, hurrengo gutunean helarazi duten bezala:

Dagokienei:

Martxoaren 13az geroztik Plaza Beltza Kulturguneak, gainontzeko askok bezalaxe, ezin izan du lokala ireki koronabirusaren krisiagatik: bi hilabetetan itxita egotea kontu larria da; larriagoa da, haatik, Sopelako eta Larrabasterrako jaiak bertan behera gelditua, gehienbat txosnako diru-sarrerek mantendu bai baitute lokala hiru urteotan. Hori guztia kontuan izanik, esan dezakegu lokala desagertzeko arriskuan dagoela. Proiektuak aurrera egin hurrengo proposamena luzatzen dizue asanbladak:

Laguntza bonuak atera ditugu: 10 eurotan, 20 eurotan edo 50 eurotan; bonuok, baina, lokalean salgai dauden produktuekin trukatu ahalko dituzue bonuagatik ordaindu duzuena agortu arte. Honekin zer lortu nahi dugu? Bada, gerora izango ditugun diru-sarrerak aurreratzea:  gaur gaurkoz, ez dugu ia dirurik, eta, horregatik behar dugu diru hori aurreratzea. Bonuak eskuratzeko hiru modu daude: lehenik, lokalean bertan salgai daude, eta, beraz, lokalera zoaztenean bertan eskuratu ahalko dituzue. Bigarrenik, Bizum aplikazioarekin ere eros daitezke. Ohar bi bigarrenetik joko duzuenontzat: batetik, jarri zuon izen-abizenak dirua sartzen duzuenean, eta bonu-txartela lokalera zoaztenean eskatu; bestetik, dirua sartzeko telĂ©fono zenbakia hurrengoa da:

688 64 60 55

Hirugarrenik, bonua plaza beltzaren kontu korrontean dirua sartuta ere lortu ahalko duzue. Hemen ere, Bizumarekin gertatu bezala, izen-abizenak jarri beharko dituzue dirua sartzerakoan, eta bonu-txartela lokalean eskatu beharko duzue. Plaza Beltzaren kontu korrontea hurrengoa da:

ES73-3035 0196 73 1960046589

Beste barik, eskerrik asko aldez aurretik eta laster arte,

PLAZA BELTZA KULTURGUNEA

815 Ikustaldiak
Partekatu: