Sopela: Covid-19ari aurre egiteko udal-plana. Ez da nahikoa

Apirilaren 30ean izandako Udal Osoko Bilkuran, osasun-krisi bete-betean geundela, Sopelako Udalak aho batez onartu zuen “Gizartea Biziberritzeko eta Ekonomia Suspertzeko Udal Plana, Covid-19ren osasun-krisiaren ondorioak gainditzeko”. Akordio hori Udalean ordezkaritza duten bost indar politikoetatik lauk egin zuten: EAJk, EHBilduk, Elkarrekin-Podemosek eta PSEk. Osoko bilkuran DB-TUk ere, baiezko botoa eman zuen.

Akordio horretan “aurrekontu-aldaketa adostua” proposatu zen; izan ere, osasun-krisia zela-eta, aurreikusten zen aurrekontuetan sartutako kultura eta kirol-jarduera batzuk ez zirela gauzatuko eta zenbait azpiegitura eta obra atzeratuko zirela. Aurrekontu-aldaketa horren bidez diru-kopuru handia lortu nahi zen krisialdi ekonomikoaren bilakaeran egin beharreko bat-bateko ekintzak eta eman beharreko diru laguntzak estaltzeko. Plana azkarrago gauzatzeko eta berehala eskudirua izateko, aldaketa hori Alkatetza-dekretu baten bidez egitea onartu zen. Dekretu horrek argitalpen-epeei buruzko arazoak konponduko zituen, eta ordaindu gabeko ez ohiko eledunen batzordearen bidez egingo zen haren jarraipena.

Gizartea Biziberritzeko eta Ekonomia Suspertzeko Planaren balorazioa

Bi hilabete pasa ondoren, ohar baten bidez, EHBilduk eman du jakitera, gobernu taldeak orain arte diseinatutako neurriak lehen pausotzat har daitezkeela, baina gaur-gaurkoz, plana osatu gabe dagoela. “Ez da plan integral bat: soilik kontuan hartzen ditu tokiko merkataritzan kontsumorako bonuak; baina ez ditu jorratzen saltoki/autonomoentzako eta familientzako zuzeneko laguntzak: familia bateragarri egitea, langabeak edo EBEEn (ERTEn) egoeran dauden langileak etab.”

Bozeramaileen Batzorde monografikoa uztailean

Ildo horretan, planari bizkortasuna eta edukia eman nahian, EHBilduk eskatu du bozeramaileen bilera monografiko bat egitea uztailean, Covid dela-eta ematen diren zuzeneko laguntzen gaia behin betiko jorratzeko, eta eskatu du bilera horren aurretik izan daitezela balizko laguntzen deialdien oinarrien zirriborroak. (W.)

532 Ikustaldiak
Partekatu: