Sopela: Disidentzia sexuala kalera!!!

“Heteroarauari sua” lelopean, Stonewalleko liskarrekin bat eginez eta LGTBI pertsonen eskubideen alde borrokatuz, hainbat ekitaldi antolatu dira Sopelan.

Ekainaren 25ean (osteguna) transexualitateari buruzko hitzaldia izango da Plaza Beltzan. Hitzordua 18:30ean da Bea Savater eta Izaro Antxiaren parte hartzearekin.

Larunbatean, hilak 27, 20:00etan manifestazioa Sopelako elizan hasita.

Hilaren 28an, igandean, Stonewallen liskarrekin bat eginez, manifestazioa Bilbon, 18:30ean

Stone Wall, gogoan eta ohore

Ekainaren 28a LGBTI harrotasunaren nazioarteko eguna da eta 1969ko Stonewalleko (New York) istiluak hartzen dira gogoan homosexualen askapen mugimenduaren hasiera markatu zutelako.

Stone Wall pub bat zen, eta LGTBI kolektiboko pertsonek bisitatzen zuten. New Yorkeko poliziak sarekada antolatu zuen taberna honen aurka, baina gau horretan, hara joaten zen jendeak aurre egin zion poliziari euren eskubideak aldarrikatuz eta liskarrek egun batzuk iraun zuten. Istilu hauek aipatzen dira Estatu Batuetako historian, LGBTI komunitateak homosexualak jazartzen zituen sistema baten aurka borrokatu zuen lehen aldi bezala, eta, oro har, LGTBIen eskubideen aldeko mugimendu modernoaren katalizatzaile bezala ezagutzen dira mundu osoan. (W.)

572 Ikustaldiak
Partekatu: