Sopela: Covid-19. Irailaren amaierako datuak

Irailaren amaieran, 30ean, Osakidetzak emandako datuen arabera, gure udalerrian 295 kasu positibo erregistratu dira Covid-19aren pandemia hasi zenetik eta hile honen azken astearen tasa 100.000 biztanleko 154,48 da. Bizkaian, tasa hau 110,51 da.

Sopela.net-ek egunero argitaratu zituen gure udalerriko Covideko datu positiboak itxialdian zehar, eta egoerak hobera egingo zuelakoan, zenbaketa horri amaiera eman genion apirilaren 30ean. (Sopela: Coronavirus, datu eguneratuak). Data hartan, apirilaren 30ean, 119 positibo zeuden zenbaturik Sopelan; beraz, pandemiaren bigarren olatuaren bilakaera esanguratsua izan da gure udalerrian; 119 horietatik 233 positibora igaro gara abuztuaren amaieran eta 295 positibora irailaren amaieran.

Gogorra bada ere, datu “ez hain txarra” gisa, aipatu behar da irailean ez dela heriotzarik izan, eta guztira 9 pertsona hil dira Sopelan pandemia hasi zenetik.

Artikulu hau Osakidetzak emandako datuetan oinarrituta dago, urtarrilaren 1eko txostenean, hain zuzen ere. Bestalde, HIRUKA agerkari digitalak Uribe Kostako pandemiaren jarraipen zabala eskaintzen du. (W)

471 Ikustaldiak
Partekatu: