BM supermerkatu kateak eta Viuda de Sainz enpresa sustatzaileak Sopelan hipermerkatu bat eraikitzeko lizentzia eskaera erregistratu zuten udaletxean irailaren 25ean. Hipermerkatua Bareñoko lurretan eraiki nahi dute, hondartzarako pasabidearen ondoan.
Alkateak eta alkateordeak egia ezkutatu zuten
Alkateak eta alkateordeak errealitate hori ezkutatu zuten eta sopeloztar guztiak mespretxatu zituzten martxoan. Une hartan Sopelan hipermerkatu bat eraikiko zen zurrumurrua bolo-bolo zegoen herritarron artean, are gehiago zurrumurruaren arabera hipermerkatua BM katearena izango zen. Gaia osoko bilkurara heldu zen eta Sopelako alkateak, Josu Landalucek (EAJ) zera esan zuen “supermerkatu bat izan daiteke, edo azkenean hipika bat” eta Amaia Guenetxea alkateordeak (EAJ) “animalientzako makro kliniko bat” izan zitekeela esan zuen. Ikusi bideoa artikuluaren amaieran: irudiak itxialdiagatik telematikoki egindako osoko bilkuratik hartuak dira.
Behar ez den hipermerkatua