Durangotik Sopelara ALTXA ikuskizuna

Altxa! ikuskizun kultural eta politikoaren zuzeneko proiekzioa Sopelan urriaren 31n, 17:30ean Kurtzio Kultur Etxean.

Emanaldia Durangoko Plateruenan grabatuko da eta Euskal Herriko hainbat herritan zuzeneko proiekzioak egingo dira, haien artean Sopelan. (Egungo egoera dela eta, ikusleen kopurua mugatua izango da)

Ekitaldia Hamaika Gara eta Gure Esku herri ekimenen eskutik dator Amancay Gaztañaga zuzendaritzapean. Ekitaldian Erika Olaizola, Iraia Elias eta Laura Penagos aktoreek hartuko dute parte Amets Arzallus bertsolariarekin eta Eñaut Elorrieta musikariarekin batera. Ikuskizuna osatzeko Itziar Ituñoren Dupla taldeak ere parte hartuko du guztion artean Gotzon Barandiaranek egindako gidoia osatuz.

Gure Esku dago, Hamaika Gara

Sopelako Gure Esku Dago herri ekimenak gonbite egiten die sopeloztarrei Altxa ikuskizunaz goza dezaten. Erreferendum bidez erabakitzearen aldeko atxikimendu eta konpromiso pilaketa masiboa da “Hamaika Gara” egitasmoa. Erabakitzeko eskubidea gauzatzearen aldeko jarrera nagusia ikustaraztea du helburu, eta Euskal Herriko lurraldeetan urrats eraginkorrak egitea. (W.)

624 Ikustaldiak
Partekatu: