Oier, ERROIA: “Udalak ulertuko digun itxaropena dugu”.

Oier “Erroia” kafetegiaren jabea da, Sopelan erreferentea den kafetegi ezaguna. Osasun egoeragatik ezarritako neurri murritzaileekin Erroia gaizki pasatzen ari da, Sopelako ostalaritza guztia bezala; baina berezitasun batekin: Erroia Sopelako terrazarik gabeko establezimendu bakarra da.

Erroiak terraza bat jarri ahal izateko eskaera egin dio Udalari, baina honek ukatu egin dio. Oierrek, Erroiako arduradunak, sinadura bilketa bati ekin dio eta Sopela.net Oierrekin elkartu da.

Zer kontatu ahal diguzu Erroia tabernaz?.

Erroia kafetegia 1982ko otsailaren 23an inauguratu zen. Nire amak eta nire izekok zuzentzen zuten kafetegi familiarra zen. “Sope”ko zaharrenetakoa da, eta beti izan da erreferentzia herrian.

Pandemiak gogor jo du ostalaritzaren sektorea. Nola ikusten duzu sektorea Sopelan?

Erakundeek bertan behera utzi gaituztela iruditzen zait. Abandonatuak izan gara. Eta tristea da hori ikustea, Bizkaiko gainerako udalerrietan udalek, neurri handiagoan edo txikiagoan, zerbait egin dutela dioten albisteak irakurtzen dituzunean eta hemen zergatik ez galdetzen duzunean. Zeren zain daude?

Zein da Erroiaren egoera?

Egoera larria da. Murrizketek jarraitzen badute, egoera kritikoa izango da.

Zer eskatu zenioten Udalari? Zer pauso eman zenituzten?

Maiatzean eta, aldi baterako, murrizketak amaitu arte, lokalaren aurreko aldean terraza bat jartzeko baimena eskatu genuen, bi aparkaleku hartuz. Tokiko Ordenantzari jarraituz egin genuen eskaera, planoak eta mapak erakutsiz, Estatuan ikusi genituen batzuen metodoak kontuan hartuta eta ekar zezakeen erantzukizun oro onartuz.

Zein izan da erantzuna eta nola baloratzen duzue?

Ezezko borobila izan zen, Udaleko bi alderdik babestu zuten. Eman zituzten arrazoiak Ordenantzaren beste arau batzuk izan ziren, baina arau horiek letra txikiak zituzten, eta horien arabera egin genuen errekurtsoa. Hori ere arazo teknikoengatik errefusatu zuten. Zoritxarrez, arazo horiek beste terraza batzuetan ere badaudela ikusi dugu, eta horrek, erabakiaren atzean zerbait pertsonala dagoela pentsarazten dizu.

Sinadura-bilketa bati ekin diozue… Zein da zuen helburua?

Entzunarazteko modu bat da. Bezeroek, ofizioko lankideek eta herriko gainerako bizilagunek uda osoan zehar babesa eman digute. Baina neurri berrien ondoren, argi ikusten dugu ezin dela biziraun barneko mahaiekin bakarrik, eta erabaki dugu Udalari erakustea herriak babesten gaituela, ulertzen gaituela eta bidegabekeria handia ikusten dutela, are gehiago Bizkaiko gainerako herrietan utzi dietenean. Gogoratu behar da Sopela osoan terrazarik ez duen lokal bakarra garela. Ez dugu eskatzen betiko terraza bat, behin-behinekoa baizik, osasun egoera hau mantentzen den bitartean bakarrik. Lanean jarraitu nahi dugu.

Azkenik, nola ikusten duzue etorkizuna?

Zalantza handiz. Udala zentzuduna izango delakoan eta Erroia zulo horretatik aterako delakoan.

1.504 Ikustaldiak
Partekatu: