Gaur, azaroak 10, elkarretaratzea egin da Sopelako udaletxearen aurrean, “SOS OSTALARIZTA eta DENDAK” lelopean.
Udalerriko merkatariek eta ostalariek egin dute deialdia, eta salatu dituzte saltokiak igarotzen ari diren krisi-egoera eta horrek maila pertsonalean dituen ondorioak: enplegu-galerak, merkataritza-itxiera, familia aurrera ateratzeko zailtasun ekonomikoak….
Elkarretaratzean ehun lagun inguruk hartu dute parte eta laguntzeko neurriak eskatu dizkiete erakunde guztiei, baita Sopelako Udalari ere. (W.)
629 Ikustaldiak