Herritar talde batek elkarretaratzea egin du gaur, azaroak 11, 19:00etan Sopelako anbulatorioaren aurrean osasun publikoaren alde.

Hau bezalako beste elkarretaratze batzuk egin dira Euskal Herriko udalerri askotan, eta Osakidetzako greba-deialdiaren bezperan egin da. Osakidetzako greba deialdi hau sektorean ordezkaritza duten sindikatu guztiek batera egin dute: SATSE (erizainen sindikatua), ELA, LAB, SME (Euskadiko medikuen sindikatua), CCOO, UGT, ESK, SAE (erizaintzako teknikarien sindikatuak) eta UTESE (osasun-teknikarien sindikatu profesionala).

Osasun arloko langileen ordezkari guzti-guztiek aho batez salatu dituzte azken urteetan osasun arloan izandako murrizketak eta osasun publikoaren defentsa aldarrikatzen dute. (W.)

568 Ikustaldiak
Partekatu: