Sopelako Ariguneak; Euskaraldia ate-joka.

Azaroaren 20tik, abenduaren 4ra arte Euskaraldia abian egongo da hizkuntza ohitura aldatzeko eta ondorioz euskara “gehiago, gehiagorekin, gehiagotan” erabiltzeko.

Sopelako Ariguneak

Euskaraldian, AHOBIZI edo BELARRIPREST izanik har daiteke parte, baina honez gain aurten herrietan “ARIGUNEAK” egongo dira: Euskaraz lasai aritzeko guneak,  euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen duten guneak; eta Sopelan ondorengo egongo dira: Aitor frutadenda; Ander Deuna ikastola; BBVA; Caixabank; Kutxabank; Laboral Kutxa; Laubide Pinturak; Popepon; udaleko hirigintza eta ogasun saila; Udaleko itzultzaileak; udaleko sarrera eta Völker. (argazkian)

Eskuratu zure txapa

Euskaraldiaren txapa oraindik ez baduzu eskuratu, goizez udal euskaltegian har daiteke eta arratsaldez, 18:00etatik Aurrera Kurtzio Kultur Etxean. (W.)

Informazio guztia: Euskaraldia Uribe Kostan

626 Ikustaldiak
Partekatu: