Saharaui herriaren aldeko kontzentrazioa Sopelan

Gaur, azaroak 23, 19:00etan, elkarretaratzea egingo da Sopelan, saharar herriari elkartasuna adierazteko, Nazio Batuek onartutako autodeterminazioaren erreferenduma eskatzeko eta Marokoko okupazioa salatzeko. Elkarretaratzea udaletxeko plazan izango da.

Sopela: aspaldiko elkartasuna

Sopelak Sahararekin duen elkartasuna urrunetik dator. Duela 20 urte gutxi gorabehera, Ander Deuna ikastolako ikasle talde batek Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara ikasketa bidaia egitea erabaki zuen. Bidaia hartatik Sopelan urte luzetan lan egin zuen elkarte bat sortu zen: Nuyumen elkartea.

Elkarte horri esker, Sopela DORA dairarekin senidetuta dago. Dora saharar errefuxiatuen kanpamenduetako dairetako bat da, eta 2009-2014 urteetan, Imanol Garai (EAJ) eta Saioa Villanueva (EHBildu) legealdietan diru laguntzak esleitu ziren DORAn adinekoentzako zentro bat eraikitzeko, dairako nagusiak bertan biltzeko, elikagaiak jasotzeko eta kontrol medikoak egin ahal izateko. Zentroa 2013an amaitu eta abian jarri zen. Inagurazio ekitaldira Ehbilduko zinegotzi bi joan ziren. Urte horretan bertan, Sopelako obretako erabiltzen ez zen brigadaren furgoneta ere bat bidali zen Saharara. (W.)

462 Ikustaldiak
Partekatu: