Sopela, Eleizalde kalea oinezkoentzat: zorionak, kritika bat eta kezka bat.

Sopelako Udalak Eleizalde kalea oinezkoentzat bihurtu du behin-behinean, eremua osotasunean arautzeko zain. Benetan, erdizkako oinezkoen gunea izango da, kalean garaje partikularrak baitaude eta haien sarrera-irteerak baimendu behar dira.

Zorionak, kritika bat eta kezka bat.

Zorionak: Sopelak oinezkoei eman behar die lehentasuna: bizi-kalitate handiagoa, segurtasun handiagoa, aisialdirako gune gehiago, tokiko merkataritzarako aukera gehiago… Oinezkoen guneak sortzearen aldeko apustuak argia izan behar du; beraz, kale hau oinezkoentzat bihurtzea ZORIONtzekoa da, urrats positiboa ematen baita norabide onean.

Kritika bat: Esan ohi da administrazioa motela dela, “motela ez, UTZIKERIA!!!” egon da oraingo honetan. Eleizalde kalea oinezkoentzat jartzea “Sopela(na)ko Mugikortasun Iraunkorreko Plana” delakoan jasota dago. Plan hori 2010. urtean egin zuen udalak. Benetan 10 urte behar direla lan hau egiteko?

Kezka bat: 10 urteko itxaronaldiaren ondoren obra hau egiteak susmoak sortzen ditu. Badago kezka ea oinezkoen gune hau izango den aitzakia Sopelako benetako beharra sine-die atzeratzeko: Akilino Arriola kalea oinezkoentzat bihurtzea eta trafikoa herriaren erdigunetik inguruko saihesbideetara “ateratzea“. Saihesbide horiek ere, 10 urte baino gehiago daramatzate paperetan idatzita, eta kezka ere badago kale hori oinezkoentzat jartzea aitzakia ote den Jauregizar plazako lurpeko aparkalekuari ekiteko, alegia, auto sarrera eta irteera gehiago erdigunean

Ustea erdi ustel esan ohi da… ea ustel osoa den, guztiz erratzen garen eta oinezkoen aldeko erronka erabatekoa den!!! (W.)

889 Ikustaldiak
Partekatu: