Sergio Polo preso sopelostarra ZABALLAra!!!

Espetxe Zuzendaritzak bost euskal presoen lekualdatze berri jakinarazi du, eta horien artean Sergio Polo preso sopelostarra dago, Arabako Zaballako kartzelara ekarriko dutena.

Urruntze politika ankerra

Sakabanaketa eta urruntze politikak gogor jo du Sergio, euskal preso guztiak bezala. Sergio duela 21 urte atxilotu zuten, eta Espainiako geografiako kartzela askotan izan da, beti Euskal Herritik oso urrun: Valdemoro eta Alcala (Madrilen), Texeiro (Galizian), Picassent (Alacanten), Cordoba eta Algeciras (Andaluzian), Herrera de la Mancha (Ciudad Realen) eta beti espetxe-baldintza oso gogorretan.

Aldarrikapenak gaurkotasuna osoa du

Sergio Zaballara heltzeak ematen duen poza eta balorazio positiboa ezin du estali oraindik preso asko daudela Espainiako Estatuko kartzeletan eta “presoak etxera” aldarrikapenak gaurkotasun osoa duela oraindik ere. (W.)

524 Ikustaldiak
Partekatu: