Astearte honetan, arratsaldeko 20:30etan, Ernaiko kide bat atxilotua izan zen udaltzaingoengatik kaleak kartelak jartzen zebilela. Horren ondorioz, bihar goizean epaitua izango da Getxoko epaitegian. Gertatutakoa salatzeko, Ernai Sopelak elkarretaratzea deitu du bihar 9.30 Getxoko epaitegietan bertan.

Hona hemen, Ernai Sopelak publikatutako komunikatua:

SOPELAKO MUNIPEK GAZTE BAT KOMISALDEGIRA ATXILOTUTA ERAMAN DUTE ETA OSTEGUN GOIZEAN EPAITUKO DUTE.

Beste behin ere munipak kartelak jartzeagatik bi gazte identifikatu dituzte. 8 munipa modu bortitzean gerturatzerakoan 3.Gazteak ez du identifikazioa eman, izan ere, 4.aldia da denbora tarte laburrean identifikatu nahi izan dituztela militantzia politikoagatik. Txakurrek bazekiten nor zen eta ez zuten identifikatzeko beharrik (munipa berdinak izan zirelako aurreko 4etan identifikatu, katxeatu eta erasotu zituztenak). Eraso errepikakor honen aurrean gazteak esan die ez dela identifikatuko eta ondorioz komisaldegira eraman dute atxilotuta.

Paretaren kontra bortizki esposatu ostean, ordubete egon da komisaldegian eta munipek ez diete kanpoan zain zeuden kideei ezer esan nahi izan.

OSTEGUN GOIZEAN EPAITUKO DUTE.

KONTZENTRAZIOA 09.30etan epaitegi aurrean!!

BESTE BEHIN ERE GAZTE ANTOLATUEN AURKAKO ERASOAK. NAHIKOA DA.

MILITANTZIA EZ DA DELITUA.
EAJ LOTU TXAKURRAK!!

524 Ikustaldiak
Partekatu: