MARTXOAK 8an, Euskal Herriko Mugimendu Feministak egindako aldarriekin bat eginez, Sopelan hainbat ekitaldi antolatu dira gaurko egunean.

11:00 elkarretaratzea egingo da udaletxearen aurrean; arratsaldean, 18:00etan manifestazioa abiatuko da udaletxetik Larrabasterraraino, eta bukaeran, 19:30ean argazkia Urgitxietako plazan.

Mobilizazio hauetan guztietan “Gora borroka feminista, antikapitalista eta antirrazista” aldarrikatuko da. (W.)

452 Ikustaldiak
Partekatu: