Euskal Herria Batera plataformak Aberri Egunean, apirilaren 4an, herrietako eta hirietako plazetan elkartzeko deia egin die herritarrei, sindikatuei, alderdiei eta gizarte eragileei.
Hitzordua 12:30ean da, eta Sopelan ere udaletxeko plazan ekitaldia izango da, 13:00etan kalejiran abiatzeko herriko kaleetatik.
Iaz balkoietan ospatu behar izan genuen Aberri Eguna; aurtengo gonbita, aldiz, herrietan, plazetan kantatzea da eta hainbat esparrutako 50 bat pertsonak sinatu dute ekimen honen aldeko manifestua.
492 Ikustaldiak