Sopela: kaleratzea Vacuplast-en, lan eskubideak defendatzeagatik

Emakume langile baten kaleratzea

Sopelako ITC PACAKING (Vacuplast) enpresako langileek salatu dute urtarrilaren 22an enpresako zuzendaritzak emakume langile bat kaleratu zuela. Langileen oharraren arabera, enpresak biderik errazena hartu du: “emakume langile bat kanporatu bere lan eta gizarte-eskubideak aldarrikatzeagatik”; eskubide batzuk, Sopelako enpresako zuzendaritzak errespetatzen ez dituenak.

Langileen oharraren arabera, kaleratzea berehalakoa izan zen, lan-arloko arrazoietan oinarritu gabe. Enpresak alegatu du kaleratutako pertsonak giro txarra sortzen zuela; baina langileek azpimarratu dute aspaldian ELA sindikatuko Enpresa Batzordeak salatu zuela jazarria izaten ari zela eta langile hori ELA sindikatuko hautagaia zela enpresa-batzordeko ordezkarien hauteskunde partzialetan.

Astero mobilizazioak

“Bere eskubideak defendatzen dituen emakume baten kaleratze” hori salatzeko otsailaren 5etik, lankideak elkarretaratzeak egiten ari dira ostiralero lantegiaren sarreran 13: 30etik 15: 30era eta galdegiten dute ea egoera berean eta hauteskunde sindikaletako zerrendetan dagoen gizon bat kaleratu ote zuten.

Orain arte, enpresak tinko eutsi dio langilea lanera ez itzultzeko erabakiari eta gaur egun auzia epaitegietan dago.

310 Ikustaldiak
Partekatu: