Gaur IBILALDIA: kala kalata!

Gaur Sopelan IBILALDIA, baina aurtengo Ibilaldia ezberdina izango da osasun egoeraren beharretara egokitu behar izan delako: ez da aurreko urteetako jendetzarik bilduko, ez da ohiko ibilbiderik izango, ez da janari edo edari zerbitzurik emango, ez da kontzertu handirik ospatuko…

Hala ere, ezberdinatsunak ezberdintasun, Ibilaldiaren espiritua betikoa da: “Euskararen eta euskal kulturaren plaza izatea eta ikastoletan lantzen diren balioak babestea, hala nola berdintasuna, elkartasuna, iraunkortasuna, hezkidetza eta taldeko lana beste batzuen arten”.

Sopelako Ander Deuna eta Leioako Betiko ikastolek diseinatu dute aurtengo Ibilaldia eta lau gune antolatu dituzte hainbat jarduerarekin parte ahal izateko: ura gunea, haizea gunea, lurra gunea eta sua gunea.

4 gune

Sua gunea Ander Deuna Ikastolan dago eta hemen egingo da irekiera ekitaldia 09: 15ean. Gune honetan dantza tailerrak izango da Dangiliskerekin taldearekin; jolasak Kalaka Jokuak antolatuta eta ikuskizuna Deabru Beltza taldearen eskutik.

Ura gunea Barinatxeko aparkalekuan, hondartzaren gainean. Beste herri batzuetako kulturak ezagutzeko aukera dago, besteak beste Saharakoa. Hondartza diseinatuko da eta urarekin jolasak egingo dira Peña Txuri surf eskolarekin. Ikuskizun bat ere izango da.

Haizea gunea Barinatxeko goiko aparkalekuan ere kokatzen da, baina kasu honetan ezkerraldean. Ipuin kontalaria egongo da, eta ikuskizuna “3 Kluba, Ene kantak” izango da.

Lurra gunea Larrabasterrako Urgitxieta plazan dago. Taloak eta Tai Chi egiteko tailerrak antolatu dituzte bertan, eta “gora Kasete” ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da.

Gune horiez gain, udaletxeko plazan 25 postu dituen merkatua dago.

739 Ikustaldiak
Partekatu: