Plaza Hutsa ekimenaren aurkezpena Sopelan

Plaza Hutsa ekimenaren aurkezpena egingo da ostiral honetan, ekainak 4, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean 18:30ean.

Euskalduntze prozesua agortu da? Urteetako inertzian bizi gara?

Egun ditugun datuen arabera euskararen etorkizunak gutxieneko bermea duela esan ahal izatetik urrun gaude, baita euskarak posiziorik onena duen lurraldeetan ere. Azken hamarkadetan Euskalgintza erakundetu da, azpiegitura asko sortu dira, baina mugimendua lausotu da.

Diskurtsoa berritu behar da, eta hori da Plaza Hutsa ekimena: berreuskalduntze prozesuari eta euskalgintzari buruz ezkerretik eta abertzaletasunatik egindako gogoeta estrategikoa.

Plaza Hutsa, herrigintza aro berri bat pentsatu eta gorpuzteko helburuarekin sortutako ekimena, Sopela aurkeztuko da ostiralean, ekainak 4, 18:30ean Kurtzion eta gurekin izango dira Ibon Meñika eta Iker Alcedo.  

Osasun egoera dela-eta, parte hartzea mugatua izango da, beraz interesatuei aholkatzen zaie izena aurretiaz emateko.

402 Ikustaldiak
Partekatu: