Sopelan, SARE, Izan Bidea urte bateko ibilaldia eta aurrera begira

Ostegunean, hilak 10, Joseba Azkarraga eta Aitor Lexartza SAREko kideak Kurtzio Kultur Etxean egongo dira 19:00etan

Josebak Azkarragak  SARE Herritarrak egindakoaz eta helburuei buruzko hausnarketa egingo digu: espetxe politikari buruzko gaur egungo lehentasunak, espetxeen transferentziaren aurrean baliabide, kudeaketa eta Eusko Jaularitzak egiteko aukerei buruzā€¦

IZAN BIDEA, urte bateko dinamika

UrtebeteĀ  igaro da pasa den maiatzean Izan Bidea Ibiltarien sarea dinamika aurkeztu zenetik. Tarte honetan, pandemia dela-eta, hilabete gogorrak pasa ditugu guztiok; hala ere, duela gutxi 15.000 lagun Euskal Herriko mendi esanguratsuenen gora jarri dituen ekimen ederra egin da, Sopelan Munarrikolanda igo genuen; eta orain fase berri bati eman behar zaio abiada kale aktibazioa eta presoen etxerako bidea ahalbidetzen jarraitzeko. Aitor Lexartzak aurtengo udako kanpaina aurkeztu eta hemendik urrira bitarte martxan jarriko diren ekimenen berriak plazaratuko ditu. (W.)

411 Ikustaldiak
Partekatu: