Sopela: kirol instalazioen lizitazioa ahalbidetu zuen zinegotzia liberatzea proposatu dute

Gertakariak azkartu egin dira: Sopelako Gobernu taldeak Elkarrekin-Podemoseko zinegotzia liberatzea proposatu du urtean 28.000 euroko soldatarekin. Zinegotzi honek Sopelako kirol instalazioen 15 urterako lizitazioa gehi 5 urteko luzapena ahalbidetu zuen.

Maiatzaren 27ko plenoan Sopelako Gobernu Taldeak (EAJ eta PSE, 8 zinegotzi) kirol instalazioen 15 urterako lizitazioa gehi 5 urteko luzapena auzkeztu zuen; baina proposama ez zela onartua izango ematen zuen gainerako talde guztiak (EHBildu, Elkarrekin Podemos eta DB-TU, 9 zinegotzi) kontzesio honen aurka baitzeuden. Kasualitatez bozketaren unean Patricia Alonso Elkarrekin-Podemoseko zinegotziak “arazo teknikoak izan zituen eta konexio telematikoa galdu zuen”. Egoera horretan, oposizioko alderdiek bozketa atzeratzea proposatu zuten eragozpen horiek konpondu arte. Gobernu taldeak, aldiz, bozketari eutsi zion eta zinegotzi baten faltaz baliatu zen puntua aurrera ateratzeko alkatearen kalitatezko botoaren bidez.

Lehen susmo txarrak

“Konexio telematikoaren akats” honek susmoak piztu zituen oposizioko talde guztiek osoko bilkura hori inpugnatzea erabaki zutenean “baliogabetzat jotzea eskatuz, Udaleko Osoko Bilkurako zinegotziek politikan parte hartzeko eta botoa askatasun osoz emateko duten eskubidea urratzeagatik” eta Patricia Alonso zinegotziak, boto eskubidea galdu zuenak, uko egin zionean inpugnazio hori sinatzeari. (argazkian Elkarrekin-Podemos aurkezpena Sopelan, Patricia txalotzen ari den emakumea da)

Transfugismoa?

Ordu gutxira, Gobernu Taldeak zinegotzi horren % 60ren liberazioa aurkeztuko duela ekaineko osoko bilkuran jakinarazi da, urtean 28.000 euroko soldatarekin. Koalizio morearen erantzuna espero da, baina transfugismoaren itzal luzeak hedatu da Sopelako Udalean. (W.)

862 Ikustaldiak
Partekatu: