Sopela: ekainaren azken ostirala, ETXERA!

Hile bakoitzeko azken ostiralean egiten den bezalaxe, gaur, ekainak 25, elkarretaratzea egingo da Sopelan, herriko presoak eta iheslariak herriratzeko asmoz.

SARE herri ekimenak bultzaturik, hitzordua 20:00etan izango da  udaletxe aurrean, PRESOAK eta IHESLARIAK ETXERA! goiburupean.

Uda berri batean sartu, eta, euskal preso politikoei  dagokienez, espetxe-politikak ez du behin betiko utzi presoen eta  haien senideen eskubideak urratzen jarraitzen duten salbuespen-neurrien aplikazioa.

Egia da zenbait zifra hobera  aldatu egin direla; 208 presoetatik 57 Euskal Herriko espetxeetan  daudela, gehienak bigarren graduan eta Andaluziako eta Levanteko espetxeak orain ez direla agertzen gure zerrendetan, baina  gaur egun ezin da onartu 128 euskal preso oraindik Euskal Herriko periferiako  espetxeetan egotea. Kasu batzuetan, 520 km-ra, Aranjuez eta Estremeran edo  Salamancan.

Aldarrikapena argi da: premiaz hurbildu behar dituzte Euskal Herriko espetxeetara, lekua dagoelako,  Iruñean eta Zaballan libre dauden moduluak daudelako, haien eskubidea eta  beraien familiakoena delako, eta ezin delako denbora gehiagoz mantendu euskal  presoen eta haien senideen aurkako salbuespena, euskal gizarteak nahi duenaren  aurka, mendekua inposatzen jarraitzen duen lobby politiko, judizial eta mediatiko  horren beldur direlako.

516 Ikustaldiak
Partekatu: