Juan Guillermo Garciak, EHBilduren hirigintza zinegotzi ohiak, sinatutako artikulua
Prentsan irakurri berri dugu bi hitzarmen sinatu direla Sopelako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean azken honek 62 etxebizitza babestu eraiki ditzan Loiolako (23) eta Asuko (39) eremuetan. Prentsan 62 esan beharrean, 53 aipatzen da: ez dakigu nondik irteten den kopuru hori, errakuntza izatea espero dugu, besterik ez. Dena dela, hau alde batera utzita, pozten gara akordio horiek gauzatzeaz, baina ezin dugu salatu gabe utzi, oraingoan ere oso berandu iristen direla.
Eusko Jaurlaritzak Sopelarekin duen zorra
Asu sektoreari eragiten dion hitzarmena 2011. urtean EHBilduren alkatetzan zegoela sinatu zen hitzarmenaren eguneraketa edo berritzea da. Hitzarmen haren bidez, duela urte batzuk Asu eta BareƱoko BPEak eraiki ziren eta bertan 90 sopeloztar baino gehiago bizi dira haien familiekin. Orain sinatutako akordioa berria balitz bezala aurkeztu digute, baina benetan gertatu dena da jatorrizko akordioa iraungita zegoela eta Eusko Jaurlaritzak ez zuela bete 2014ko abenduaren 31z geroztik.