Sopela.net agerkariak hiru hilean behin argitaratzen ditu Sopelako langabeziaren datuak. 2021eko bigarren hiruhilekoa amaitzean, ekainean, gure herrian 734 langabetu zeuden, herritarren % 10,5. Esan daiteke Covid-19ak eragindako egoera ekonomikoa mantendu egin dela eta iragarritako “hobekuntza ekonomikoa” ez dela gauzatu, hilabete batetik bestera langabeziaren tasan emandako aldaketak txikiak baitira:
- .-2020ko abenduan 787 bizilagun zeuden langabezian (% 11,42)
- .- 2021eko martxoan, lehen hiruhilekoaren amaieran, 772 langabetu zeuden (% 11,1).
- Eta hiruhileko honen bilakaera hau izan da:
- .-Apirilean 749 langabetu ( % 10,8)
- .-Maiatzean 714 langabetu ( % 10,3)
- .-eta ekainean, aipatutako 734ak ( % 10,5)
Kontratazio berriak aldi baterakoak dira
413 Ikustaldiak