22.200 euro Akilino Arriola kalearen alde bat “behin behineko” oinezkoentzat egiteko

Sopelako Udalak Akilino Arriola kalearen alde bat oinezkoentzat egokitu du zenbait piboteren bidez, asfaltoan oinezkoentzako eta txirrindularientzako argibide-lerro batzuk margotuz eta hainbat banku jarriz hiri-altzari gisa. Jarduera horrek 22.200 euroko kostua izan du: 14.800 hiri-altzarietarako eta 7.400 seinaleztapen, pintura eta piboteetarako.

Ez al da denborarik egon Akilino Arriolan behin betiko proiektu bat egiteko?

Udalak jakinarazi duenez, “jarduketa hau behin-behinekotzat jotzen da, eta Akilino Arriola kalea oinezkoentzat jartzeko etorkizuneko esparruaren barruan dago; bertan, askoz ere asmo handiagoz jardungo da, eremu osoari zerbitzu eta elementu berriak emango baitzaizkio”.

Gogoratu behar da oinezkoentzako proiektua 2015ean esleitu zitzaiola enpresa bati, Sopelan Saioa Villanueva (EHBildu) alkatetzan zegoela; baina 2016an Gontzal Hermosillak, EAJko alkateak, proiektua geldiarazi zuen ez zelako bere gustukoa, eta kalte-ordaina ordaindu behar izan zion obra egiteko lehiaketa irabazi zuen enpresari.

2016az geroztik, EAJren alkatetzak ez al du behin betiko oinezkoentzako gunea diseinatzeko astirik izan? une honetan Akilino Arriolan egindakolana nahiko “urria” baita eta oso urrun geratu da herritar askoren nahietatik.

“Behin-behinekoa” arau bihurtzen denean.

Badirudi “behin-behinekotasun” hori arau bihurtu dela Sopelan: Eleizalde, ZipiriƱe eta orain Akilino Arriola. Abenduan Eleizalde kalea oinezkoentzat jarri zen, lurrean margotutako marren bidez, eta hor jarraitzen du jarduketak, amaitu gabe. Zer esan ZipiriƱeko “aldi baterako” prefabrikatuei buruz??? Urteak daramatzate eta oraindik gehiago jarriko dira! Gogoratu Eleizalde kalearen oinezkoen lana aurreikusita zegoela Sopelako mugikortasun iraunkorreko planean, 2010ean Udalak egina. (W.)

537 Ikustaldiak
Partekatu: