“BPXport” enpresak kudeatuko ditu Sopelako kirol instalazioak
Uztailaren 30eko osoko bilkuran, Sopelako Udalak “BPXport” enpresa gipuzkoarrari esleitu zion udal kirol instalazioen kudeaketa hurrengo 15 urteetarako gehi beste bost urtez luzatzeko aukerarekin eta, ondorioz, enpresa honek egungo “Serviocio-BeOne” ordezkatuko du.
Proposamenak gobernu taldearen (EAJ eta PSE) eta Patricia Alfonso Elkarrekin-Podemoseko zinegotziaren babesa izan zuen (9 boto), eta EHBildu, DB-TU eta Elkarrekin- Podemoseko Eder Garcia zinegotziaren ezezkoa (8 boto). Patricia Alfonso zinegotzi transfugaren boto honek, teorian behintzat, oso nahasia izan den prozesu bati amaiera ematen dio.
Lizitazioari buruzko balorazio oso desberdinak.
Josu Landaluze Sopelako alkateak egindako adierazpenen arabera, enpresak konpromisoa hartzen du datozen 15 urteetan hiru milioi euroko inbertsioa, gutxi gorabehera, egiteko kirol-instalazioak modernizatzeko, eta 2023tik aurrera “punta-puntako” instalazioak izango ditu Sopelak egoitza berriekin. Udalak ez du horien truke inolako ordainketarik egin beharko kanon moduan “Udal inbertsioa zero kostea izango da”
Bestalde, EHBildu Sopelako alkatetzarako aukerak, gogorarazi du udalerria 20 urteko hipotekapean dagoela, eta egin beharreko inbertsioak eta kirol instalakuntzak oposizioarekin adostasunik lortu gabe egingo direla eta erabiltzaileen kontura… ” Udal inbertsioa zero kostea izango da agian”, baina sopelostarrentzako kostua ez: egungo kuota erreferentziatzat hartuta, datorren urtetik aurrera eta hurrengo 6 urteetan % 73ko igoera metatua gertatuko da bazkideen tarifan.
Zinegotzi transfugaren botoak