Sopelak ere elektriketatik deskonektatu nahi du

Elektrizitatearen prezioak ez du mugarik: egunak joan eta egunak etorri prezioak gora egiten du eta elektrizitatea hornitzen duten enpresek, berriz, onura lotsagarriak lortzen dituzte. Eta zerbait esaten bazaie zentral nuklearrak gelditu (orain) eta pantanoak hustuko dituzten mehatxua mahairatzen dute.

Igoera hori justifikatzeko argudioak “pisu handikoak” dira: neguan prezioa igo egiten da hotza egiten duelako eta udan bero egiten duelako… enkantean erabakitzen dira prezioak… tasak… mix elektrikoa… eta gainera “erantzunkizuna gurea da”: ez dugula gehien komeni zaigun faktura aukeratzen edo ordutegi-tarteak ez ditugula era egokian erabiltzen esaten digute !!! Hau lotsa.

Urriak 8: elektriketatik deskonektatu.

Urriaren 8an enpresa elektriko handien xantaiari ezetz esateko aukera dago. Ezerk eta inork ez du ihes egiten iruzur honetatik. Prezioak gora eta gora egiten du, eta badirudi inor ez dela gai igoera hauek kontrolatzeko. Inork ez du iruzur horrekin amaitu nahi, Espainiako Estatuko alderdi nagusiak iruzur horren parte direlako: haien buruzagi historiko handiak enpresa elektriko horien guztien administrazio-kontseiluetan daude.

Hori dela eta, urriaren 8an, jende guztia gonbidatzen da 22:00etatik 22:30era elektriketatik deskonektatzera, eta ekintza honek estatu osoko hainbat alderdiren babesa du (Esquerra Republicana, EHbildu, BNG, Junts, CUP, MÉS per Mallorca, Mes Menorca)

GAUR, irailak 29, ASTEAZKENA: deskonexioa Sopelan prestatuko dugu. Bilera irekia

Ekintza hau antolatzeko eta Sopelan oihartzunik handiena izan dezan, herritar talde batek bilera irekia deitu du gaur, irailak 29, (asteazkena) 19:00etan udaletxeko plazan.

402 Ikustaldiak
Partekatu: