Apustu etxeen aurkako zelai erre txapelketa

Apustu etxeen aurkako zelai erre txapelketa, ZAPUSTUk antolatuta: “Kirola apustu girotik  kanpo eta modu herrikoian gozatzeko aukera”

Duela aste batzuk Zapustu plataformaren aurkezpena iragarri zen, hainbat ekimen martxan jarriko zirela ohartaraziz. Bada herri-plataforma horrek beraien lehen ekimena plazaratu dute: Apustu etxeen aurkako zelai erre txapelketa.

Antolatzaileek jakinarazi digutenez, txapelketa honek hainbat helburu ditu: “Alde batetik, Zapustu herrian ezagutarazteko modu bat da lehiaketa hau. Gure komunitatea trinkotzeko eta batzeko gune bat sortzea du helburu, modu “ludikoan” baina beste logika batean onarrituta: Kirola apustu girotik kanpo eta modu herrikoian gozatzeko aukera emango du lehiaketa honek”.

Irailaren 13an sare sozialen bitartez jakinarazi zuten Sopelan apustu-etxeen arazoa sozializatzeko plataforma autonomo eta lokal berria dela Zapustu. Datozen hilabeteetan, hainbat jarduera egingo dituztela jakinarazi zuten, arazo sozial horren gaineko kezka zabaltzeko herritarron artean. Horrez gain, apustu etxeak babesten dituen poliziaren errepresioari aurre egiteko ekimenak ere egingo dituztela azpimarratu zuten plataforma horren aurkezpenean.

Zelai Erre lehiaketa hori urriaren 16an, arratsaldeko 16:00etan izango da, Jauregizar plazan. Apuntatzeko urriaren 14a baino lehen mezu zuzen bat bidali behar da, Zapusturen Instagram, Twitter edo Facebook kontura. Plaza mugatuak dira, beraz azkar ibiltzeko gomendio luzatu du Zapustuk!

443 Ikustaldiak
Partekatu: