SAREren manifestazioa Donostian: autobusa Sopelatik!

Sarek manifestazio orokorra deitu du larunbat honetan Donostian: Sopelatik autobusa aterako da!
“10 urte igaro dira ETAk bere ekinbidea amaitutzat jo zuenetik. ETAren amaierarekin, ordea, ez da salbuespen legediaren amaiera etorri. Orain, espetxe politika aldatzeko bidea zabaldu da. Jarrai dezagun ibilian. Zatoz urriaren 23an Donostiara. Batu gaitezen. Izan gaitezen bidea”. 

Sopelatik autobusa

Mezu honekin zabaldu du Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko SARE HERRITARRAk Donostian, hilaren 23an egingo duen manifestazio orokorraren deialdia. Manifestazioa 17,00etan abiatuko da Antiguoko tuneletik. Eskualdetik autobusak ere aterako dira: izena emateko, pasa zaitez Larrabasterrako Urgitxeta Taberna eta Sopelako Erroia Tabernatik! 

Atzo Ezker independentista ordezkatuz, Arnaldo Otegik (EH Bilduko koordinatzaile nagusi gisa) eta Arkaitz Rodriguezek (Sortu) egindako adierazpenen ostean (“Urriaren 18ko adierazpena” deitutakoa https://labur.eus/MgqvX), Sareren manifestazioa hitzordu oso garrantzitsua da.  Izan zaitez bidea!

430 Ikustaldiak
Partekatu: