Mendebaldeko Sahararen egoerari buruzko solasaldia Sopelan

Datorren ostegunean, azaroak 4, arratsaldeko 18:30ean, Mendebaldeko Saharako ordezkariak Sopelan izango dira Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren, bere burujabetze eskubidearen eta Fronte Polisarioaren egungo egoeraren berri emateko.

Sahara: gerra egoera, gerra isildua

Fronte Polisarioak Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren independentzia aldarrikatu zuen 1976an, baina gaur egun ia lurralde osoa Marokok hartzen du. Marokoren subiranotasun hori ez dute onartzen ez Nazio Batuek ez munduko beste herrialde batzuek, Donald Trumpek Marokori emandako babesa izan ezik.

Nazio Batuen zenbait ebazpenek adierazi dute Mendebaldeko Sahararen etorkizuna biztanleen arteko erabaki askeko prozesu baten bidez bakarrik erabaki daitekeela, eta prozesu horretan, bozkatu beharreko aukeren artean, independentziarena sartzen dela.

Gerra isildua eta ahaztua. Duela urtebete (2020ko azaroan) Marokoko militarrek Mauritania eta Marokok okupatutako lurraldea lotzen dituen Guerguerat mugan egindako erasoaren ondoren, Fronte Polisarioak iragarri zuen hautsitzat jotzen duela Rabatekin 1991n sinatutako su-eten akordioa, eta lurralde osoan ezarri zuen gerra egoera.

Honetaz guztietaz hitz egiteko, solasaldia Mikelts Herriko Tabernan izango da eta Sortuk antolatu du.

625 Ikustaldiak
Partekatu: