Abarok geldirik jarraitzen du: Eusko Jaurlaritzak eman du azken berria Etxebizitza Sailaren bitartez: ezin dira aldatu babes ofizialeko etxebizitzen portzentajeak, eta Abaroko eraikuntzen % 100 BOE izan behar dira.
Berriro ere 1999ra
Erabaki honen bidez baliorik gabe geratzen da udalaren proposamena ez ezik, 2012an hitzartutako akordioa ere. Hitzarmen hori lur saileko jabeek, Sopelako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak adostu zuten Abaroko etxeen %75 babes ofizialekoak izan zitezen. Hitzarmen horrek bazuen Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitzako Sailburuaren babesa: IƱaki Arriolaren sinadura hain zuzen ere. (gaur egun oraindik ere Sailburua da). Eusko Jaurlaritzaren oraingo ebazpenaren bidez hasierako egoerara itzuli da Abaro, 1999ra.
Abaro: amaierarik gabeko historia
Ezaguna da Sopelako Arau Subsidiarioak (AASS) 1999an argitaratu zirela herriaren hirigintza-garapena diseinatuz, eta garai hartako legearen arabera eraiki behar ziren babes publikoko etxebizitza (BOE) ia guztiak sektore bakar batean egokitu zirela: Abaroko lurren %100 BOE eraikitzeko zen, 520 etxebizitza. Erabaki horrek ondorio argiak izan ditu herriko hirigintza garapenean: (1) gainerako lursailak txaletekin eta adosatuekin osatu dira; (2) Abaro geldirik dago, baldintza horietan lursailen jabeei ez zaielako eraikitzea interesatzen, eta (3) sopeloztarrok ia ez dugu BOErik. Zenbait alderdik EZ bozkatu zieten Arau Subsidiarioei, baina gutxiengoa ziren eta EAJ gehiengoa.
13 urte geroago, konponbide-saiakera bat: babes ofizialeko etxebizitzen % 75