Azaroaren 25a, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dugu. Aurten ere kaleak hartu behar ditugu emakume izate hutsagatik egunero pairatzen ditugun erasoak salatzeko eta autodefentsa feminista aldarrikatzeko”

Mobilizazioak Sopelan

Horrela adierazi du Sopelako mugimendu feministak azaroaren 25erako egin duen deialdian. Sopelan hitzordua 19:00etan izango da udaletxeko plazan manifestazioa bertatik abiatzeko eta herriko hainbat kaletatik ibiltzeko. Mugimendu feministak eskatu du beltzez jantzita joateko eta zarata egiteko tresna eramateko.

“batu zaitez mobilizazioetara!!!

642 Ikustaldiak
Partekatu: