Sopela.net agerkariak bukatutzat ematen du bere bidea.

Sopela.net agerkariak hemen ematen du bukatutzat bere bidea. Lehenengo artikulua 2009ko uztailean argitaratu zen: Sopelana ala Sopela? 12 urte helburu batekin: Sopelari buruz informatzea eta gogoeta egitea; Sopelako herritar guztiei zerbitzu bat ematea eta beren artikuluak, iritziak eta ekarpenak argitaratzeko gune bat eskaintzea.

2.500 artikulu lehentasuna emanez Sopelako herri-mugimenduei, jarduera instituzionala gainditzen duen errealitateari, herri guztietan gertatzen diren jarduera xume horiei, komunikabide handietan inolako islarik ez duten bizilagunen egunerokotasun txiki horri.

Eta beti esan dugu argi eta garbi informazioa ere interpretatu egiten dela, eta “Sopela.net” komunikabide herrikoi, euskaldun, aurrerakoi, ezkertiar, gazte, feminista eta abertzale gisa definitu da zalantzarik gabe.

Eskerrik asko

Azkenaldian askoz gutxiago argitaratzen genuen, begi bistakoa zen, eta hasiera duen guztiak badu amaiera. Testu honen bidez Sopela.net-ek bere agurra ematen du. Bakarrik falta zaigu irakurle eta jarratzaile guztiei eskerrik handienak helaraztea  eta azken “informazio” txikia: web orria irekita edukiko dugu denboraldi luze batean, norbaitek hemeroteka erabili nahi badu… ea eta baten batek honen lekukoa hartu nahi duen!

5.006 Ikustaldiak
Partekatu: