GAL 30 urteko inpunitatea deialdiaren pean, Ekitaldi Nazionala egingo da Hendaiako Beltzenia frontoian datorren larunbatean, Irailak 27.
Ekitaldia goizeko 11:30ean hasiko da.
327 Ikustaldiak
GAL 30 urteko inpunitatea deialdiaren pean, Ekitaldi Nazionala egingo da Hendaiako Beltzenia frontoian datorren larunbatean, Irailak 27.
Ekitaldia goizeko 11:30ean hasiko da.
Hogei lagun zigortu dituzte espetxera eta ehundik gora Herriko konfiskatuko dituzte
Kartzela zigorrak urtebete eta hiru hilabete eta hiru urte bitartekoak dira, eta 111 ‘herriko taberna’ konfiskatuko ditu Auzitegi nazionalak eta estatuaren eskuetara pasako dira, haien artean Sopelako Mikelats Herriko taberna dago.
Epaileetako batek (Clara Bayarrik) boto partikularra eman du auzipetu guztiak absolbitu behar zirela iritzita eta Herrikoak ez direla konfiskatu behar esanez.
Hiru urteko espetxe zigorrak ezarri dizkiete Joseba Permach, Rufi Etxeberria, Juan Cruz Aldasoro, Joseba Alvarez eta Karmelo Landari. Honez gain, sei urteko inhabilitazioa. Jon Gorrotxategiri, Floren Aoizi eta Antton Morcillori urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri diete, eta lau urteko inhabilitazioa. Hauez gain Herrikoen hamabi arduraduni urtebete eta hiru hilabeteko espetxe zigorrak ezarri dizkiete: Bixente Enekotegi, Jose Luis Franco, Enrike Alaña, Maite Amezaga, Juani Lizaso, Jon Martinez, Patxi Bengoa, Idoia Arbelaitz, Jaione Intxaurraga, Agustin Rodriguez, Izaskun Barbarias eta Ruben Andres Granados.
Defentsak helegitea aurkeztuko du Gorenean.
Auzitegi Nazionalak epaia auzipetu guztiei jakinarazi beharko die orain banan bana, eta azken jakinarazpena egiten denetik bost egun izango ditu defentsak helegitea aurkezteko. Helegite horren tramitazioak urtebete eman dezake, eta beraz epe laburrean ez omen dira gauzatuko zigorrak eta konfiskazioa
Mobilizazioak
Jadanik herri guztietan lehen kontzentrazioak gauzatu dira, hala nola Sopelan 20:00etan zenbait lagun bildu dira bat-bateko deia egin ondoren.
Honez gain larunbata honetan elkarretaratzeak deitu dira hiriburuetan, Bilbon 12:30ean Arriaga antzokiaren aurrean.
Kutxabank pribatizaziorik ez lelopean, ekainaren 21ean, larunbata, manifestazioa izango da Bilbon, Jesusen Bihotzetik (Gran Víatik) abiaturik 17:30ean.
Deialdia hainbat eragilek egiten dute: Berri Otxoak; Bilboko auzo elkarteen federazioa; Coordinadora ONGD Euskadi; danok Lan; Euskal Herriko pentsionisten plataforma; Ezker Gogoa, Mugarik gabe; M15M; AHT Gelditu Elkartea; PAH kaleratzerik ez; IRPH Stop Gipuzkoa; Mujeres del Mundo; SOS racismo Bizkaia; Kontsumitzaile Elkarteak (EKE, UCE, EKA, EHKB, OCUV); REAS (red de economía alternativa y solidaria); STOP desahucios Gasteiz; STOP desahucios Gipuzkoa eta ondorengo sindikatuek: EHNE, HIRU, LAB, ELA, ESK eta STEE-EILAS.
Sopela.net-ek aurretiaz eman zuen informazioa gai honetaz: zer gertatzen da Kutxabank-en artikuluan
Bihar, (osteguna) ekainak 19, Felipe VI. Koronazioa izango da Madrilen. Hori dela eta, hainbat herritan Gurea Euskal Errepublika lelopean elkarretaratzeak egingo dira.
Sopelan, udaletxeko plazan egingo da kontzentrazioa 12:00etatik 12:15era.
Ikurrinak eta Nafarroako banderak eramateko eskaera egiten da.
Datorren asteazkenean, ekainak 18, KUTXANBAKen pribatizazioaren inguruan hitzaldia izango da Sopelako Kurtzio Kultur etxean.
Hitzaldia arratsaldeko 19:30etan hasiko da eta bertan Peio Otxandianok elkarrizketatuko du Joseba Permach.
Sopela.net-ek aurretiaz eman zuen informazioa gai honetaz: zer gertatzen da Kutxabank-en artikuluan
“Giza eskubideak, konponbidea, bakea izanen da” lelopean ekainaren 14ean, arratsaldeko 4etan, Baionako Laugatik abiatuko den manifestaldian parte hartzeko Sopelatik eta Uribe Kostatik autobusez ere joateko aukera badago. Informazioa eta erreserba ohiko lekuetan.
Ekainaren 8ko giza katean bizi izandakoa ezin da hitzetan laburtu.
Abian doan herria, indarra duen herria, alaia den herria ez dago gelditzerik
Mugitzen den herriari, ametsak dituen herriari, borrokatzen duen herriari ezin zaio mugarik jarri
ETORKIZUNA GURE ESKU DAGO… eta herri honen etorkizuna herri honek erabakiko du
Bideo bi hauetan ekainaren 8an Uribe Kostako lagunok osatu genuen 25. kilometroa ikus daiteke…
{youtube}hjAY36WvGms&feature{/youtube}
aurreko bideoak argitaratu ondoren, lagun batek beste bideoa helarazi digu…
{youtube}ELPYgCao48U{/youtube}
{youtube}mPURT9RWuQg&feature=youtu.be{/youtube}
Ekainaren 8an GURE ESKU DAGO mugimenduak antolatu duen erabakitze eskubidearen aldeko giza katea osatzeko ordua helduko da eta motorrak ederki berotzen ari dira. GURE ESKU DAGO agerkari digitalean herriz herri egiten ari diren bideoak ikusgarriak dira eta ekimen honen arrakastaren lekukoak dira. Sopela, Berango, Urduliz, Barrika eta Lemoiz herrietako lagunok ere aurretiaz ipinitako helburuak ederki gainditu dituzte.
Arrasateko 25. kilometroa osatzeko 400 pertsona beharrezkoak ziren eta jadanik 800 lagunek euren metroa erosita dute. Pasa den larunbatean, azken txanpa bultzatzeko, Sopelako plazan herrien arteko herri kirolak erabili zituzten aldarrikapena hau indartzeko. Gainera giza katearen entsegua egin zuten Sopelako Udaletxea inguratuz. Hona hemen zabaldu duten bideoa 1.000 baietz! lortzeko deialdia ozenki lau haizetara zabalduz. Ekainaren 8an denok Arrasatera! Apunta zaitezte autobusetan. Historikoa izango da eta!