Azkenengo aldian, nahikoa da lau bost egun Euskal Herritik kanpo emantea, bueltan egon diren berri eta mugimendu guztiekin zur eta lur gelditzeko.
Larunbateko axubetak kendu ezinik, Bilboko kaleak bete zituzten urratsen zalaparta buruan darabilt oraindik. Orduak eman genituen Aita Donostia Plaza eta udaletxea lotzen dituen bideak betetzeko. Aldarrikapena ere argia zen, amaierara heldu ginenerako, dena bukatuta zegoen, eta hala ere, atzetik zetorren jendetza amaiezina zen. Batzuek ikusi nahi ez duten errealitatearen ispilu argia.
277 Ikustaldiak