Sopelako Udalak, Itzartu emakumeen elkarteak eta Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak ekitaldi desberdinak antolatu dituzte Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna azaroaren 25ean ospatzen dela eta.
Horrela datorren ostegunean, azaroaren 24an, genero ikuspuntutik ikusteko zinema emango dute. Kurtzioko Kultur Etxean NAGORE filma arratsaldeko 17:30etan emango dute. Dokumental honek ordu eta laurden irauten du eta Nagore Laffage kasuari buruz aritzen da. Sarrera dohakoa izango da. Gonbidapenak jasotzeko astelehenetik pelikularen eguna heldu arte Kultur Etxean, Udaletxean eta Larrabasterrako Sopelarinen eskuratu dezakezue.
Azaroaren 25ean, ostirala, arratsaldeko 19:00etan bilkura deitu dute Udaletxeko Plazan. Eskualde osoan ibili eta gero Sopelako Plazan elkartzeko deia egin dute. Elkarretaratzearen amaieran puxikak askatuko dituzte eta jarraian mahai inguru bat burutuko dute. Mahai ingurua Udaletxean izango da.
25 eta 26an emakumeentzat autodefentsa ikastaroa emango dute. Tokia Kurtzio Kultur Etxean izango da eta izena emateko 24 azken eguna da.
26an ekitaldi nagusia Barrikako Udaletxean, eguerdiko 12etan burutuko dute. Manifestua irakurriko dute eta Aintzane Garai gogoan izango dute.
Beraz egitaraua oparoa emakumeek jasatzen duten indarkeriari aurre egiten laguntzeko.
299 Ikustaldiak