Domeka honetan, arratsaldeko 18:30etan, Gazte Asanblada Sopeloztarraren eskutik, EGUNERO dokumentalaren aurkezpena egingo da Sekeko Gaztetxean. Proiekzioaren ostean protagonistekin solasaldia ere egongo delarik.
“Zer hezkuntza eredu nahi dugu? Zein unibertsitate eredu?” 1990an galdera berdina egin zuten UPVko 97 irakasleak funtzionaritzari uko egin ziotenean, irakaslego propio bat sortu nahian. Baina kalerapenen arriskua, erbesteratzeak, atxiloketak, epaiketak, espetxeratzeak, isunak eta bahitura ekonomikoak irakasle gehienak sinatzera bultzatu zituen sindikatuen esanetara. Sinatu ez zuten horietako batzuk, gaur egun, 20 urte beranduago, UPVko kanpusean jarraitzen dute egunero pankarta baten atzean. Euskal Herri berezi honetan sortu den protestaldi iraunkorrenetariko bat dugu, UPVren historia errepresiboren testigantza.
Une honetan hiru gara UPVtik kaleratuta segitzen dugun irakasleak. 1992an izan ginen despidituak eta ordutik mantentzen gara egunero Leioako campuseko ate nagusian eta Gizarte eta Komunikazio zientzien fakultateko atarian gure pankartari eutsiz.18 urte bete dira eskubide batzuen defentsan kaleratuta gaudela.
314 Ikustaldiak