Sopelako koadrilen koordinakundeak salatu egin du udalak ematen dion tratua eta haien haserrea adierazi dute ohar baten bidez “ulergaitza da nola liteke posible Sopelako gazteria biltzen duen kolektibo batek, egoera sozialetik edo politikotik haratago doana, gure inguru lokala sustatzeko lan egiten duenak, udaletxearen planetatik kanpo geratzea. Espazio lokal bat ukatzen digun udaletxe batek mugatu eta baztertzen gaitu. Eta serio esango dugu, gure kolektiboa kontuan ez hartzeak Sopelako parte aktibo handi bat kontuan ez hartzea da.”
Sopelako koadrilen koordinakundearen ordezkariek oharra irakurri zuten Sopelako plenoan (otsailak 28) udal ordezkari guztien aurrean “gaurkoan gure eskubideak bermatu daitezen eskatzera gatoz, eta herriko beste gizarte-eragile bezala gurea dagokiguna eskatzera gatoz”. Azken urte hauetan gauzatu dituzten ekimenak aipatu ondoren udalaren inplikazio eskasa eta jarritako etengabeko trabak salatu dituzte. (argazkia: Sopelako Kuadrilak FACEBOOK)
Sopelako koadrilen koordinakundeak argitaratu duen testua:
Sopelako kuadrilla koordinakundea orain dela 4 urte sortu zen, Sopelak aisialdi alorrean bizi zuen hutsuneari irtenbidea emateko helburuarekin. Baina Kuadrillen bateratzearekin, aisialdi ekintzak antolatzetik, gazteon elkar-ezagutzak bultzatu ditugu, harremanak sendotu, herria girotu, taberna eta merkataritza lokala lagundu, herri agenda kulturala bultzatu eta aukerak sortu. GEHIAGO IRAKURRI SAKATU
348 Ikustaldiak