Amaieran erdaraz: Sopela: educación, nuevo curso, viejísimos problemas: Zipiriñe
2017-2018 ikasturtearen hasieran gauden honetan, Sopelako irakaskuntza publikoan dauden gabeziak nabarmenak dira. Herriko ikastetxe publiko biak, Haur eta Lehen Hezkuntzako Zipiriñe eskola eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Iberre institutua aspaldian lekurik gabe geratu ziren hezkuntza publikoaren hautua duten Sopelako ikasle guztiak hartu ahal izateko.
Zipiriñe:
2009. urtean handitze lan esanguratsuak egin ziren Zipiriñen 3 lerrotik lau lerrotara pasatzeko (alegia, lau gela maila bakoitzeko). Oso urte gutxi pasa ostean, gaur egun, handitze lan hori guztiz urria geratu da: hainbat mailatan bost gela behar dira; jantokian hiru txanda egin behar izan dira, hala nola, ikasle batzuk 14:30ean sartzen dira bazkaltzera eta 15:00etan ikasgelan egon behar dira; psikomotrizitate orduak murriztu behar izan dira…
2017-2018ko ikasturte honi hasiera eman ahal izateko (eta batek dakit zenbat urtetan mantenduko diren) Eusko Jaurlaritzak modulu aurrefabrikatu batzuk jartzea erabaki du sasi-konponbide gisa, eta Sopelako udalak 8.675,55 euro esleitu ditu modulu horiek kokatuko diren hormigoizko oinarria egiteko.
Behin betirako konponbideak behar dira. Lanari ekin diezaiogun.
Aurrefabrikatuek, epe laburrean, adabakiak baino ez dira eta hezkuntzaren kalitateari kalte egiten diote zenbait esparruren baldintzak txarragotzen baitira: liburutegiak, laborategiak etab. Epe luzean ere, ez dute ezer konpontzen: eskola erraldoi bakar bat ez da egokia Sopela osorako, eta are gutxiago herria hazten ari den bitartean. EHbilduren ustez, Sopelak Haur eta Lehen Hezkuntzako bigarren ikastetxe berri bat behar du, inolako atzerapenik gabe.
Jakin badakigu helburu hau ez dela erraza: arazoak eta korapiloak begi bistakoak dira Sopelak gaur egun ez baitu lur esparru egokirik ikastetxe berri bat egiteko. (Honek baditu arduradunak, eta luze eta zabal hitz egin liteke Sopelak izan duen hirigintza negargarriaz eta PNVk izan zuen aurreikuspen eta interes eza Sopelako Arau Subsidarioak egin zirenean).
Dena dela, arazo objektiboen aurrean, benetako konponbideak bilatu behar dira, ezin delako onartu ikasturte batetik bestera egoera bere hartan uztea “usteldu” arte. Sopelako udalean lehentasun osoa izan behar du zerbitzu teknikoak eta juridikoak buru belarri martxan jartzea behin betirako konponbidea lantzeko: lur sailak bereganatuz, lur sailak bilduz, lur sailen birkalifikazioak eginez… Jakin badakigu ez dela lan erraza eta epe motzean egitekoa, baina urtez urte gai hau alboratzen bada, konponbidea ez da inoiz helduko.
Sopela: educación, nuevo curso, viejísimos problemas. Zipiriñe
Comienza el curso escolar 2017-2018 y los problemas de falta de espacio en la educación pública de Sopela se eternizan. Los dos centros públicos del municipio, el colegio de educación infantil y primaria ZIPIRIÑE y el instituto de enseñanzas medias IBERRE, hace tiempo que se han quedado MUY pequeños para acoger a los y las alumnas de Sopela que optan por la educación pública.
Zipiriñe: