Amaieran erdaraz: Sopela: en educación publica hay que irse del pueblo. Iberre
Artikulu hau “Sopela: Irakaskuntza publikoan, ikasturte berria, arazo OSO zaharrak. Zipiriñe” testuaren jarraipena da. Aurrekoan, Zipiriñe eskolaren egoeraz hitz egin zen, eta oraingo honetan Iberre institutuaren handitze lanaz arituko gara. (Zipiriñeri buruzko artikulua irakurtzeko)
Iberre
Amaieratik hasi beharra dago: lotsagarria da Sopelako 16 urteko gazteak herritik joan behar izatea Plentziara edo Getxora, gurean ez dagoelako inolako aukerarik batxilerra egiteko. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Iberre institutuaren handitze lanetan Sopelako hirigintza arazoak (Abaro hirigunearen urbanizazioa eta horren atzean dauden interes ekonomiko guztiak) eta Sopelako hezkuntza beharrak nahasten dira. Egoera, berez zaila bada, 1999tik dagoen lege eta dekretu anabasak zeharo korapilatzen du konponbidea. (bai, sinesgaitza bada ere, ondo esanda dago data: 1999tik).
Ezinbesteko helburua: Iberre handitu
Hirigintza eta hezkuntzaren artean ez dago lehiarik: Iberre ikastetxearen handitze lanek lehentasun osoa dute. Hain zuzen ere, aurreko legealdian lurrak aldez aurretik udalaren esku lagatzeko akordioa adostu zen udalak (EHBilduk), Eusko Jaurlaritzak eta lur jabeek sinatua. Gaur egun, aldiz, jabeen nahiak eta Udal Gobernuaren jarrerak oztopatzen ari dira akordio honen gauzapena. Zalantzarik gabe, konponbiderik errazena eta bideragarriena lur jabeek eta udalaren artean adostutako etxe eraikitze plan bat litzateke, baina adostasun hau lortzen ez bada erabakiak hartu behar dira.
Udalak bestelako hiri-antolamenduko plan partziala egin dezake bere kabuz, baina bide hau oso motela da (lehiaketa, lur zorua adjudikatzea, gauzatzea, behin behineko onarpena, alegazioak… hau guztia behin betiko onarpena baino lehen). Ondorioz, adostasun hori ematen ez bada, EHBilduk proposatzen du Euskal Herriko Lurzorua eta Hirigintzaren legeak aurreikusten duen “zuzkidura publikoetara lursailak zuzenean okupatzea” (cesion anticipada de terrenos). Bide honek ez du aurretiko adostasuna eskatzen aldeen artean, baina berma guztiak ditu onartzen dituelako jabeen eskubideak eta aukera ematen du handitze lanei ekiteko. EHBilduren ustez, konponbide hau arina eta eraginkorra da, eta bideratuko luke institutuaren handitze lanen hasiera epe laburrean.
Honi guztiari arazo ekonomikoa gehitu behar zaio: gaur egun Eusko Jaurlaritzak badu diru partida bat handitze lan hauek egiteko, baina diru partida horren iraungitze data ORAIN da, 2017. urteko laugarren hiruhilekoa … epea bukatuta mantenduko ote du? Noiz arte?
Informazio osagarria, irakurri: Ampliación del Instituto de Sopela. Dificultades y propuestas
Sopela: en educación publica hay que irse del pueblo. Iberre
Este artículo es la continuación del publicado anteriormente “Sopela: educación, nuevo curso, viejísimos problemas: Zipiriñe”. Tras tratar la situación de Zipiriñe, ahora hablamos sobre la necesaria ampliación del Instituto Iberre. (Leer el artículo sobre Zipiriñe)
Iberre
Empezando por el final, es vergonzoso que la juventud de Sopela con 16 años esté obligada a ir a Plentzia o Getxo para finalizar sus estudios porque en Sopela “no hay bachiller”.
449 Ikustaldiak