Sopelako udalak bere babesa agertu die Kataluniako erakundeei eta azaroaren 9ko kontsulta demokratikoari.
EHBILDUk proposatu
Proposizioa Bilduko Udal Gobernuak aurkeztu zuen, eta koalizioko 7 zinegotzien babesa jasotzeaz gain, EAJ-PNVko zazpi zinegotzien babesa ere jaso zuen. PSE-EEko zinegotzi biak eta PPko zinegotzi bakarrak kontra bozkatu zuten.
Proposamenean Sopelako Udalak errespetatu eta aitortu egiten du Kataluniako Parlamentuak abiatutako prozesu politiko eta demokratikoa, kataluniar gehiengoaren borondate demokratikoaren adierazpen gisa; gainera, defendatzen du herriek eta pertsonek beren etorkizuna demokratikoki erabakitzeko askatasuna dutela.
Honez gain erabateko babesa eskaintzen zaie Kataluniako instituzioei eta azaltzen da Sopelako Udala ez dagoela inola ere ados Espainiako Gobernuak aurkeztutako errekurtsoarekin eta Konstituzio Auzitegiak hartutako erabakiarekin.
Erabaki hau helaraziko zaie, batetik, Espainiako Gobernuari, Konstituzio Auzitegiari, eta bestetik Kataluniako Generalitatari, Associació de Municipis per la Independència, AMIri eta Associació Catalana de Municipis, ACM-ri.
313 Ikustaldiak